XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arrazoi zuen noski Laurak: iritsi eta kito.
Gertatuak, hala ere, bainuaren frustrazioaren gainetik, gorputz bezain gogo aldi txarra utzia zion...
Lepoa luzatu zuen atzerako ispiluan bere burua disimuluz ikusteko: ez, ez zuen ageri halako muturrik.
Xamurtasun zirrara batek hartu zuen: bere pronto txar proberbial hura ere purifikatzen hasia ote zuen, bada, Lauraren maitasunaren aldarean sakrifikaturik?
Autoironiazko eta konplizitate berreskuratuzko irribarre bat eskaini nahi izan zion neskari, baina loak hartua zuen berriro Laura.
Hori erraztasuna.
Aingerutxoa.
FIGUEIRA DA FOZ, 35 km.
Seinaleak ez zuen garbi adierazten aurrera ala ezkerretara jo behar zen.
Intuizio hutsez, ibaiaren norabidearen erreferentziaz fidaturik, ezkerrekotik arriskatu zen Metro batzuetako itzalune batek saritu zion aukera.
Bolantearen erradio artetik, kilometro-kontagailu partziala zerora jarri, eta beste arboladitxo baten esperantzara jarri zituen begiak errepidean aurrera.
Orduantxe abiatua zela sinetsarazi nahi izan zion bere buruari.
Coimbra, zero kilometroa.
Eskuin zango sorminduak, baina
Iritsiko ziren, hala ere.
Horixe iritsiko zirela.